XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azpeiti

BATZARRA.

- Larunbatean abertzaleak izan genun batzar bat, bertara bazkide asko eldurik.

Lendakariak eman zizkigun urteko gora bera guziak ta asmo ederrak artu ziran oraiñ asi dan urte onetarako.

Txistulariak ta dantzariak izango ditugu, baita ere Agate Deunaren egunerako antolatzen asi dira bi edo iru talde, danak mutil sasoikoak, ta orretarako, zu, Luzear bialdu Gereta'ri agindutako bertsoak lenbailen (1).

ANTZERKI JAI BAT.

- Igaro dan igandean, Urrestilla'ko antzeslari trebeak antolatuta lenengo aldiz antzestu zituzten izugarrizko antzerki bi Erretoreko aretoan.

Bera bete beterik egon zan, ta guziak oso pozik ere.

Antzestu zituzten Idartzako jauna Elizondo'na atal batean ta Aitona ta biloba Garitaonandia'na bi ataletan.

Oso derki egon ziran danak, batez ere emakumeak ta txaluak ugari entzun zituzten.

Bera ikusteko dagon zaletasuna esan bearrik ez dago.

Antzestuko dituzte: Aitona ta biloba, Garitaonandia zanana, bi ataletan.

Idartzeko jauna, Elizondo'na atal batean ta Axentxi ta Kontxexi, Altzaga'tar Toribi jaunarena bi ataletan.

Sarrerak artu nai dituanak azkar ibilli bestela atean geldituko da ta.

ERIOTZAK.

- Ikurton Deunak ta Doipuruaren onespena artu ondoren ill da Gabilondo'tar Koldobike Lakute baserriko andre ona.

- Orobat, Martinez'tar Jone, amasei urteko neskatilla.

G. B.

Laguntzen diogu beren sendiai atzekabean.

ARPIDEA.

- Arpidea itxi ta gero Elgoibar'tik, Euskal Orri onetako idazle bikaiñ diran Aberri ta Garbiñe'k biali dituzte lenengoak laurleko bat ta bigarrenak bi.

Gizoneskoantzat bakarrik zan arpide ori baña Garbiñe'k biali duana oso pozik artu dute emengo emakumeak.

Aberri gandik esaten dute Erregeak bialitako txindi pilatik aterata eman ote duan, baña ¿ez ote da emengo andereño abertzalen bat engañatutzearren?.

Kontuz gero, Aberri.

Eskarrikasko.

(1) Abestiak bialdu dizkitzuet.

Izkia ere (geiago alegia) bialduko dizuet gaur bertan - Luzear.

IGERRA.